2. Oinarrizko Hiztegi Bat Hainbat dira soinu digitalarekin aritzen garenean agertuko zaizkigun hitzak, hala nola: frekuentzia, sample rate, bit resolution, bitrate...baina, nire ustez, guretzat erabakagarrienak formatua eta codeca izango dira.
3. CODECak “ Kodetze/Deskodetze”ren akronimoa da hau. Codec bat audio artxibo batek dituen byte kopurua murrizten duen algoritmo berezia da. Codek jakin batekin kodetutako artxiboek codec hori beharko dute deskodetuak izateko eta entzun ahal izateko. MP3 izenekoa codecik eta ezagunena da gure artean.
4. Audio Artxiboen Formatuak Audio digitala gordetzeko formatu bat baino gehiago dago. Luzapenak (artxiboarenizenaren bukaeran, puntuaren atzean doazen letrak - *.mp3/*.wav/*.ogg-) esaten digu zein den formatua. Erreproduktore guztiek ez dituzte formatu guztiak irakurtzen. Audio formaturik ezagunenak MP3, WAV eta OGG izango dira.
5. WAV Formatua -WAV: waveform audio file Audio originalak gordetzeko egokia da. (grabadora batekin hartzen duzun audio zati hori esaterako) -Kalitate handiko formatua da. -Artxibo hauek pisu handia daukate. -Bere luzapena *.wav da.
6. MP3 Formatua (1) MP3: MPEG 1 layer 3 Fraunhofer institutuak sortu zuen. Hian eraginkorra da ezen audio digitalaren munduan gehien erabiltzen dena baita. Oso egokia da audiok webean jartzeko edo eta artxiboak postaz bidalzteko eta gainera erreproduktore gehienek irakurtzen dute.
7. MP3 Formatua (2) Wav artxiboen aldean arinak dira. MP3tik Waverako konbertsioa erraza da. Konbertsioarekin apenas kalitatea galtzen den.
8. OGG Formatua MP3 ez bezala librea eta kode zabalekoa da. MP3k besteko konpresio maila du, kalitatea handiagoa eskaintzen du berriz. Hala ere erreproduktore guztiek ez dute formatu hau irakurtzen. Videorako ere balio du.
9. Audio Artxiboen Optimizazioa (1) Audio artxiboen pisua optimizatzeko editore bat beharko dugu. Murriztu daitezkeen parametroetako batzuk ondoko hauek dira: Hautaketa Tasa: 44100 Hz, 22050 Hz, 11025 Hz... Baino balio txikiagoak ezarri. Bereizmena: 32 bit, 16 bit, 8 bit, 4 bit... Baino bereizmen maila txikiagoak ezarri
10. Audio Artxiboen Optimizazioa (2) 3) Iraupena: audio artxiboak zati txikiagotan zati daitzeke. 4) Mono/Stereo kalitatea: artxibo bat “monora” pasatzean asko arintzen da beronen pisua eta ez da ia kalitaterik galtzen. 5) Formatua: MP3 WAV baino egokiagoa da.